Eskubide Estatua edo salbuespen egoera?

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 4a, 02:00

Joan Sanchez Bolet

Azkenaldian Oarsoaldean zehazki, beste leku batzuk ahaztu gabe, gertatu diren kasuei buruz pentsatzen jarrita... Jasan dituzten ´tratu txarren` ondoren (konfidantzazko abokaturik gabe, gaizki bizi, jan eta lo egin ez, psikologikoki umilatuak, bahituak eta Madrilera bidaliak), kondenatu egiten dituzte, dispertsiora, umilaziora, isolamendura -ez lagunik, ez seniderik, ez zereginik-. Izandako atxiloketak, tratu txarrak, azpijokoz eta gauez eginak, setiatzearen adierazgarri dira, beldurra ematen duen salbuespen egoera batenak! Zeren zain daude Lakuakoak bezalako politiko konplizeak, eta laguntzen dieten guztiak, salbuespen egoera salatzeko? Zergatik ez dute negarrik egiten? Zergatik ez dira elkartzen? Zergatik ez dira kexatzen? Zergatik ez dute defendatzen erasotua eta lapurtua den beren herria? Errezagoa da beste aldera begiratzea, isiltzea, eta ontzat ematea estatu zapaltzailearen jarduna? Hori al da beren normaltasun politikoa? Hori da beren Eskubidea? Hori beren Justizia? Nora eraman nahi dute herri hau? Nahikoa da! Izan ere, oroimena, ideiak, printzipioak eta helburuak gero eta indartsuago jarraituko dute herri honetan! Errepresioa, zapalkuntza eta sufrimendua zabaltzen doaz -gaur bertan Ibarretxek zioen bezala- ´olio orbaina` bezala, eta berari ere iristen ari zaio, eta ez du ezta konturatu ere egin nahi! Zerekin garbi-tzen dituzte olio -odol- orbainak Ibarretxek, PNVk, Lakuak eta bere zerbitzari guztiek? Joan Sanchez Bolet (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!