Maiatza kultur ekitaldiz betea

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 4a, 02:00

Astigarragako kultur egitaraua ekitaldiz betea dago. Sagardoak loretan izeneko argazki lehiaketak gaur du azkeneko eguna, Sagardo Etxean. Hilaren 8an, osteguna, Lur Korta ipuin kontalaria izango da kultur etxean, 17:30etatik aurrera. Hilaren 9an, ostirala, trikitixa eta pandero emanaldia izango da elizan, arratsaldeko 19:00etan. Biharamunean, kantu jira eta kantu bazkaria egingo dute Dominika eta Niko Etxart eta Robert Larrandabururekin. Hilaren 11n, laurogei urteko astigartarrei omenaldia egingo diete, meza eta bazkariarekin, besteak beste. San Isidro eguna ere ospatuko dute, hilaren 15ean, meza, abere dema, bazkari eta guzti. Maiatzaren 17an, larunbata, pintura lehiaketa egingo dute Joseba Barandiaran plazan; 22an hitzaldia eta erakusketa izango dira Udaletxean Kolonbiako Arhuako herriari buruz; 24an Gazte Olinpiaden azken jai handia izango da; eta hilaren 31n, haurrentzako jolasak izango dira, arratsaldean, Apeztegi plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!