Nola izan zen lehenengo denda irekitzea?
1958an ireki genuen, Txirrita eta Izpizua kaleak iskina egiten duten lokalean, orain arropa denda dagoen horretan. Denda bakarra zen. Inguru horretan ez zegoen orduan ezer ere ez, kaleak ere ez zeuden eginak. Txirrita kalea ez zegoen eta Izpizua kalea bazegoen, baina asfaltatu gabe. Hau dena Hernaniko kanpoko aldea zen , Txirrita alde hau dena baratzak eta terrenoak ziren. Hasieran sozio batekin hasi ginen, eta gehiena saltzen genuen: fabikrentzako material elektrikoa, kableak eta konponente elektrikoak, mesa notxerako lanparak, radio batzuk eta kubierto batzuk.
Hernanin lehenak izan zineten, elektrodomestikoak saltzen?
Lehendabizi Plaza Berrin zegoen Sopelana izan zen, hark gaur egun ikusten diren bonbona butano naranja horiek saltzen zituen. Gero Lander denda dagoen horretan, Kale Nagusian zegoen, Txominek ireki zuen. Haren atzetik guk, ordurako Txominek itxi zuen. Sopelanak ere itxi zuen. Gero etorri zen Telemar. Guk eutsi izan diogu seme alabek negozioari heldu diotelako, bestela ez zuen jarraituko. Jendeak denda gaizki dijoanean itxi egiten du eta listo.
Garai hartan ez zegoen orduan oraingo komodidaderik. Ez zegoen apenas etxekotresnarik, ezta?
Garai hartan ez zeuden gaur egungo elektrodomestikoak. Nebera txiki batzuekin hasi ginen . Jela sartzen zen bertan eta harekin hoztu egiten ziren janak. Jela erosi egin behar izaten zen. Handik urte batzutara hasi ziren arropa lehortzeko zentrifugadorak. Gero ornillo batzuk etorri ziren, sukaldean erabiltzeko, butanoarekin, ordura arte ekonomika erabiltzen zen. Gero labadorak hasi ziren eta frigorifikoak. Egia esan denetarik saldu dugu, bideo pelikulak, diskoak, ordenagailuak ere saldu genituen ... merkatura moldatu beharra dago etengabe. Gauza berriak ateratzean gu izaten ginen dendara ekartzen lehenak, irekita geunden gauza berrietara.
Saltzeko modua ere aldatu da?
Gu saiatu gera beti bezeroa atenditzen eta bezeroa asesoratzen, lehen eta orain. Batzuk hori nahi dute, baina beste batzuek nahiago dute beren kabuz begiratu, jende gazteak batez ere. Supermerkatu haundietan jendea ohitu da jakin gabe gauzak hartzen, baina nik uste jendea gero bueltatu egiten dela, igual ez diote behar bezala atenditzen, edo ez dute aldatzeko piezik. Prezio aldetik ez gaude gainera gaizki, konpetentziarekin begiratuta ondo gabiltza. Saltzea da errazena askotan, baina zuk ez baduzu jendea atenditzen, labadora txarra atera bazaio adibidez, eta uzten badiozu kasurik egin gabe, ba ez da kontua. Eskutitza idatzi behar da fabrikara, eta abar, lana da. Baina ondo atenditzen baduzu jendeak estimatzen du. Guk beti erabili dugu metodo hori eta horregatik dauzkagu aspaldiko bezeroak.
Urte hauetan gora beherak nabaritu dituzue negozioan, ekonomiaren egoeraren eraginez, esate baterako?
Bolada batzuetan dirua galtzen ere izan gara. Merkatu haundiak jarri zituzten eta jendea hara joaten zen, berrira, eta krisi pixkat bat izan zen, Orbegozo itxi zenean ere bai. Orduan galtzen aritu ginen, Juani bera ere (hasieratik dendan lanean aritu den emakumea) etxera bidali genuen dirua emanda, baina esan genion gauzak hobera egitean hartuko genuela, eta berriro ere hartu egin genuen. 3 edo 4 urteetan nahiko gaizki ibili ginen.
Ikusten da, norbere negozioa aurrera ateratzeko lan asko egin behar dela, eta beti berrikuntzak egin behar direla. Gaur egun zein da duzuen erronka?
Lehengo urtean Txirrita kaleko lokal hau hartu genuen, sukaldeena, eta borroka daukagu orain hau aurrera ateratzen. Lokal hau hartu genuen sukaldeak pixka bat erakusteko asmoz. Beste dendan ez ginen biak kabitzen, elektrodomestikoak eta sukaldeak, gehiegi ziren denda baterako. Beti saiatzen gara gauzak hobetzen, horretarako inbertitu egin behar da eta segi, norberak gogoa jarrita.
Zein produktu da gaur egun arrakasta gehien duena?
Labadorak eta frigorifikoak dira gehiena saltzen direnak. Telebista planoak ere ari dira saltzen, gutxi barru telebista digitala jartzera dijoazela eta jendea horregatik ari da erosten.