Onartu dira 2008ko Udal aurrekontuak, Gobernu taldearen aldeko botoekin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 7a, 02:00

ONARTU dira 2008ko Udal Aurrekontuak, eta Kirol eta Ongintza Patronatuko Aurrekontuak ere bai. Horrela erabaki zuen atzoko Plenoak, Gobernu Taldeko kideen aldeko botoekin, EB-ren abstentzioarekin eta PSE-EE, EAJ, EA eta PPko ordezkarien aurkako botoekin. Alderdi bakoitzak bere botoa justifikatu zuen atzoko Plenoan. Atzo aukeztutako aurrekontuak Gobernu taldeak aurkeztutako bigarrenak izan dira. Aurreko proposamenari alderdi politiko gehienek osoko zuzenketak eta partzialak aurkeztu zizkietela-eta Gobernu taldeak aurrekontu horiek atzera bota zituen, berri batzuk osatzeko. Bigarren proposamen honek aurrera egin du, eta Gobernu taldeak aurkeztutako proposamenaz gain, gainerako alderdiek aurkeztutako zenbait emendakin partzial ere biltzen ditu.

Kiroldegiko igerilekua ez da haundituko, momentuz
Aldaketa nabarmenena Kirol patronatuetako aurrekontuan izan da. Kiroldegiko igerileku estaliak haunditzeko egitasmoa kendu egin baita inbertsioetatik; kiroldegiaren egoeraren inguruko azterketa egingo da, pausoak zehazteko.

Guztira 33.871.973 euro
Udal aurrekontu osoa, 33.871.973 eurokoa da (5.636 milioi pezeta inguru), Ongintza eta Kirol Patronatuetakoa barne. Udal Aurrekontua bera 28.601.432 eurokoa da, Kirol Patronatukoa 2.515.992 eurokoa eta Ongintza Patronatukoa 7.071.022 eurokoa.

 

UDAL AURREKONTUA(28.601.432 euro):

• SARRERAK, besteak beste:
- Zergak: 6.293.607 euro.
- Transferentziak (Erakunde ezberdinetatik
etortzen den dirua, Jaurlaritza, Diputazioa, Estatua....): 13.726.015 euro
- Hirigintza aprobetxamenduetatik aurreikusten diren diru sarrerak: 420.000 euro.
- (...).

• GASTUAK, besteak beste:
- Pertsonalean: 7.302.171 euro.
- Ondasun arrunt eta zerbitzuetan
(materiala, telefonoa, publizitatea,
argitalpenak, kanpainak....) 8.454.782 euro.
-Transferentzia arruntak (hainbat erakunde,
zerbitzu eta elkarteri zuzendutako dirua: udal autobusa,
Behemendi, EUDEL, kale borrokarako
biktimentzako laguntzak, haur eskola, talde
ezberdinei hitzarmen bidez ematen zaizkien diru
laguntzak....) 5.213.967 euro.
- Kapital transferentziak:  743.387 euro.
             - Kirol Patronatuarentzat, 459.787 euro.
             - Ongintza Patronatuarentzat, 243.600 euro. 
             - Behemendirentzat, 40.000 euro. 
• Inbertsioak: 6.016.187 euro, besteak beste:
      - Lurrak eskuratzeko, 583.933 euro.
       - Landa eremuak eskuratzeko, 50.000 euro.
       - Etxebizitzak erosteko eta lokalak etxebizitza bihurtzeko, 400.000 euro. 
       - Antziola auzoa berrurbanizatzeko,
1.478.016 euro.
       - Ikerketak (Karabelgo zubia, Arriatsu, Arau Subsidiarioak berridaztea) 124.000 euro.
        -Villa Ave Maria ideia lehiaketa eta obrak, 100.000 euro.
        - Villa Politena parkea egokitu, etxea bota, 300.000 euro.
        - Aiako Harriak parkerako, 30.000 euro.
        - Argiteria jartzea (Irubide-Fagollagan, Latsebistan,  Ereñotzu-Kamineroetxe,  Sorgintxulo
        -Latsunben eta Latsunben linea
elektrikoa jartzea), 115.000 euro.
         - Karobieta berritzea, 200.000 euro.
         - Etxeberri-La Cumbre bidea, 160.000 euro.
         - Florida Zubiondo arteko lur azpiko pasabidea egokitzea, 90.000 euro.
         - Mobilidade plana, 12.000 euro.
        - Fagollaga-Ereñotzu oinezkoen bidea,
220.000 euro.
        - Jauregi-Zapiain bidea, 15.000 euro.
        - Hondakinak kudeatzeko proba pilotua, 350.000 euro.
        - (...).


KIROL PATRONATUKO AURREKONTUA 
• Inbertsioak: 459.789 euro. 
       - Kiroldegiko frontoiko sarea, gimnasiorako tatamia, kirol gela eta igerileku txikirako
materiala 164.310 euro.
        - Gimnasiorako materiala 86.452 euro.
        - Kiroldegiaren inguruko azterketa 65.000 euro.
         - Zubipe txukuntzeko 29.000 euro.
         - Landareko txukuntzeko 35.025 euro.
          - Atletismoko sarea aldatu eta Ibarluze
pabilioiko tuboak aldatzea 45.000 euro.
         -Ereñotzuko frontoirako proiektua 35.000 euro.
          - (...).


ONGINTZA PATRONATUKO AURREKONTUA 
• Inbertsioak: 244.600 euro.
         - Zaharren Egoitza 125.600 euro.
         - Jubilatu Etxea 27.000 euro.
        - Administrazioa 92.000 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!