Atzo erremonte partiduak izan ziren Galarreta frontoian. Lehenengo partidua Ibarzabal eta Baleztenak irabazi zuten justu samar, 39-40, Zalakain eta Etxezabalen kontra. Bigarren partidua izan zen ikusmin handiena sortu zuena: Matxin IIIa eta Etxeberria III aritu ziren Altuna II eta Olazarren kontra; bigarrenak irabazi zuten 33-40ko emaitzarekin. Matxin IVak eta Aizpurua IIak egurra eman zieten Etxeberria IV eta Agirrezabalari eta 15-40ko emaitzarekin irabazi zieten partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!