Trinketea ametsa ote?

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 6a, 02:00

Pilotariak, amets guztien artean bat aipatzekotan, Hernanin trinketean aritzeko aukera izatea daukagu... Bukatu berria da Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa eta hernaniar gazteak emakumeetan txapeldunordeak (24-30 galduz finalean) izan dira. Asko saiatuta ere ez dago zer eginik trinketean gehiago ibilitakoen aurka. Ostiralean hasiko zan EmP txapelketa eta gehienak hilabetean 2 entrenamendu eginda animatu dira parte hartzen. Zenbaitek trinketean entrenatu gabe ere jardungo dute.... Partiduak ezohiko orduetan jokatuko dira; Iruran iluntzeko 22:00etatik aurrera eta Gaskan iluntzeko 20:00etatik aurrera (Ez baitago beste ordu librerik). Frontoi mota honetan egiten den jokua ezagutzen duenak, ikusgarria oso dala esango du, bai noski. Nahiz eskuz, nahiz paletaz, nahiz pala zabalaz jokatuz, jokalmolde gehienak dute tokia teilatua eta frailea duen frontoi bitxi honetan. Aspaldiko ametsa trinketearena. Hernaniarren artean izan ditugu eta baditugu munduko txapelketetan ibilitakoak eta txapeldunak izandakoak (Goiatz Mancisidor, Unai Alvarez, Ainhoa Berridi... gehiago ere bai seguruenik). Ezaguna da pilotariak daukagun behar nagusiena zein dan. Beste frontoi estali bat... baina (ametsetan jarraituz) berri bat egitekotan zergatik ez erabili trinketerako ere; hau da, Iparraldean ikusiak ditugu Ezker hormako frontoiak Trinkete bihurtzen direnak, teilatua eta frailea erantsiz. Edo ez al da hobe izango trinketea trinketea izatea bakarrik? Baina ametsak, ametsak izaten dira... Askotan betetzen diren ametsak... Bai, sinistuta gaude ametsak dohainik eta askeak direla eta denok gauza bera amestuz nahiko indar bildu ahal bagenezake ametsak egi bihurtzeko... Hala ere betiko martxan aurrera segiko degu gure ametsekin eta ilusioz beteta pelotaz gozatuz. Etorkizuneko txapeldunak herrian bertan izan ditzakegu. Aukera bat ematea besterik ez dute behar. Agintarien elkarlaguntza eskean gatoz gurekin batera amets egin dezaten. Hernanin Trinketea Behar Dugu!!!

Entrenatzaileak Unai Alvarez eta Garbilñe Tijero, jokalariak eta haien gurasoak X. Senper, Arantxa Goenaga, K.Ormazabal, J.L. Ugalde, J.Ugalde, J.Pagola, P.Perez, J.Perez, A.Ruiz, J.I. Irazustabarrena, K.Jauregi, A.Lizeaga, L.Parrizas, JM. Gutierrez, I.Ortiz, MJ.Mendiola, U.Fernandez, Eluska Arrondo, Irati Ugalde, Eneritz Perez, Mirari Pagola, Eli Gutierrez, Leire Lukas, Ane Lujanbio, Garazi Jauregi, Nagore Zabala, Goiatz Mancisidor, Amaia Irazustabarrena, Ainara Jorrin, Leire Arizaga, Alazne Urdangarin, Miren Otxotorena, Ane Lizeaga, Amaia Zabalegi, Miren Goikoetxea, Miren Aierbe, Eli Pagola, Itsaso Contreras, Maider Huizi, Maider Senper, Ariane Arrieta, Ane Zulaika, Nerea Chaves, Maider Mendizabal, Patricia Espinar, Iratxe Arrizabalaga, Goiatz Mancisidor, Paul Ojuel, Ioritz San Sebastian, Aitor Gorrotxategi, Eñaut Esnaola, Aritz Otaegi, Mikel Noble, Ioritz Arrieta, Unai Huizi, Unai Ezeiza, Jon Ezeiza

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!