Hernanik 3-0 irabazi zion atzo Zarautzi, Herri Arteko txapelketako bueltako neurketan, eta hurrengo kanporaketara pasa da. Hurrengo aurkaria Arrasate izango du, iazko irabazlea, datorren astean.
Joan den astean Zarautzen 1-2 irabazi zuten hernaniarrek eta atzo Hernanin, 3-0. Atzo, hiru bikote hernaniarrak ondo aritu ziren, eta aurtengo taldearen maila erakutsi zuten. Kadeteetan, Aizpitarte IIak eta Elortzak 22-5 irabazi zieten zarauztarrei; jubeniletan, Arrietak eta Otaegik 22-20 irabazi zuten zarauztarren kontra; eta nagusietan, Esnalek eta Gorrotxategik 22-6 irabazi zuten, erakustaldi bikaina emanda, bai atzean, eta batez ere, aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!