Hernani-Zarautz bueltako partidua gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 3a, 02:00

HERRI arteko pelota txapelketa joan den astean hasi zuen Hernanik, Zarautzen kontra. Hernanik 1 eta 2 irabazi zuen eta gaur bueltako partidua jokatuko du, kiroldegiko frontoian, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Hernani indartsu
Hernanik talde sendoa du aurtengo txapelketan eta, printzipioz arazorik gabe irabazi dezake, batez ere kadete eta nagusi mailan. Joan den asteko jardunaldietatik hona bi pelotari aldatu dituzte. Honakoak izango dira jokatuko duten pelotariak: kadeteetan Jon Ander Elortza eta Eneko Aizpitarte; jubenil mailan, Ioritz Arrieta eta Aritz Otaegi; eta nagusi mailan, Iñaki Esnal eta Aitor Gorrotxategi. Hernanik irabaziz gero, txapelketako final zortzirenetan sartuko litzateke. Gaur galduz gero, egindako tantoen arabera erabakiko da nork egingo duen aurrera.

Afizioaren laguntza taldea animatzeko
Pelota elkarteak dei egin die zaletuei frontoira joateko, Hernani animatzera, aurten talde dotorea baitu Hernanik, txapelketan zer esan haundia eman dezakeena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!