goizueta herri txikia da baina jai haundiak egiten ditu, haundiak eta asko. Atzo hasi ziren Txino auzoko jaiak haurrentzako egindako antzerkiarekin eta mus txapelketarekin. Gaur jarraituko dute, eta ez dute egitarau makala antolatu, herri kirol erakustaldi, bazkari, kontzertu eta guzti.
Txupinazoa
Fuerte hasiko dira goizuetarrak, 12:00etako txupinazoarekin; ondoren trikitilari eta buru haundiekin kalejira egingo dute. 12:30etan herri kirolak hasiko dira: hernaniarren kontra ariko dira goizuetarrak, nor baino nor, lasto altxatzen, trontzan, aizkoran eta ingudea eta txingekin.
Ondoren bazkaria
eta erromeria
Eguerdiko 14:30etan bazkaria izango da. Txartelak Amaia kafetegian izango dituzte salgai. Segidan, erromeria izango da Laiotz taldearekin.
Break dance
eta kontzertuak
Goizuetarrek ez dute deskantsurik hartzen eta iluntzean, 20:00etatik aurrera break dance emanaldia izango da Chino Naked taldearekin. Eta gauean, 00:00etatik aurrera kontzertuak izango dira, Soriako Sombras de acero eta herriko Deus taldearekin.