hERRIKO gimnastak azken aldian martxa bizian dabiltza, parte hartutako txapelketa ezberdinetan maila ona ari baitira ematen. Joan den asteburuan Bergaran izandako Amateur federatuen Gipuzkoako Txapelketan, Hernaniko taldeak aurreneko postua lortu zuen, xingola eta uztaiekin. Talde honetan parte hartu zuten Gorane Iturraldek, Nagore Alegrek, Maddi Larrañagak eta Amaia Agirrek.
Jubenil mailan eta banaka Amaia Agirre hernaniarrak 7garren postua lortu zuen.
Ostegunean maila haundiko gimnastak Hernanin
Bestalde, ostegunean ere Gipuzkoako Txapelketako probak izan ziren Hernaniko kiroldegian, eta Izar Leku, Donostia eta Ipurua taldeek hartu zuten parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!