Batxilergoaren nondik norakoen artean aukeratzeko garaia

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 3a, 02:00

URTEAK ematen dituzte umeek eskolan. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza egiten dituzte gaur egun, guztira gutxi gora behera, 16 urte arte. Ordura arteko hezkuntza derrigorrezkoa da eta edukiak ere halaxe. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatutakoan, ordea, ate berriak irekitzen zaizkie, asko gainera, eta ikasleek aukera izaten dute beren etorkizuneko atea zein izango den erabakitzen hasteko. Batxilergoa egiteak, eta batxilergoan egiten diren aukerek, aurrerago egin nahi izango diren ikasketetan eragina izango dute. Horregatik komeni da kontuan izatea epe luzerako asmoak.

Batxilergoa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen dutenean, ikasleek erabaki behar dute ikasten jarraitu nahi duten edo ez. Hemendik aurrera, gainera, zenbait ikasgaien artean aukeratu ahal izango dute. Batxillergoara Bigarren Hezkuntzako Graduatuko tituluarekin sartzen da. Bi ikasturte dira eta bukatzean ba-txilergo titulua lortzen da; titulu horrek Unibertsitatean eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko aukera ematen du.

Lau modalitate
Gaur egun lau modalitate daude batxilergoan: Natura eta Osasun Zientziak, Teknologia, eta Giza eta Gizarte Zientziak. Musika eta Dantza batxilergoa ere badago, batxilergo artistikoa esaten zaiona. Institutu gehienek batxiler mota hauek guztiak eskaintzen dituzte, azkenekoa izan ezik, artistikoa alegia; hori berezia izanik, Gipuzkoan, esate baterako, Irunen, Donostian eta Eibarren besterik ez baita egiten. Lau modalitate horien arteko aukerak ere garrantzia du ikasleentzat, aurrerago egingo dituzten ikasketetan, bide batzuk irekiko dizkietelako, edo behintzat erraztu. Unibertsitatean sartzeko se-lektibitate froga bera, aukeratutako modalitatearen inguruan egingo dute. Ikasgai komunak, modalitatekoak eta aukerakoak Modalitate guztiek dituzte hainbat ikasgai komunean, alegia, edozein modalitate aukeratuta ere, egin beharrekoak. Lau bat ikasgai izaten dira, gutxi gorabehera. Modalitate bakoitzak baditu bere ikasgai espezifikoak, modaliatearekin zerikusi zuzena dutenak, derrigorrez egin beharrekoak. Azkenik, aukerako ikasgaiak ere badituzte; aukeratutako adarrarekin lotura ez duten ikasgaiak ere izan daitezke.

Gehiago jakiteko
Modalitatea aukeratzea garrantzitsua da aurrea begira. Hala ere, normalena zalan- tzak barra-barra izatea da. Informazio gehiago nahi duenak honako helbideetara jo dezala: www.hezkuntza.net edota www.ikasle.net.

- HAUR HEZKUNTZA (0 urtetik 6ra)
- LEHEN HEZKUNTZA (6 urtetik 12ra)
- BIGARREN HEZKUNTZA
- Derrigorrezko bigarren hezkuntza (12 urtetik 16ra)
- Derrigorrezko bigarrren hezkuntzaren ondokoa: 
- BATXILLERGOA
Derrigorrezkoaren ondokoa, borondatezkoa. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluarekin sartzen da. Lau modalitate daude. Bi kurtso ditu. Bukatzean, Batxiler titulua lortzen da, eta horrek Unibertsitatean eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko
aukera ematen du. 

•ERDI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA Derrigorrezkoaren ondokoa, borondatezkoa. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluarekin sar daiteke. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluarekin edo sarbide-probaren bidez sar daiteke. Ez du iraupen finkorik, kurtso eta erditik bi kurtsora bitartean.

• BIGARREN HEZKUNTZAREN ONDOREN:
à Goi Mailako Lanbide Heziketa (Hiru urte baino gutxiagokoak). Batxiller tituluaren edo 20 urtetik gorakoentzako proba espezifikoen bidez sartzen da. Kurtso eta erditik bi kurtsora bitartean irauten du.
à Irakaskuntza unibertsitarioa (Hiru urtekoa edo hiru urte baino gehiagokoa). Batxiler tituluaren edo 25 urtetik gorakoentzako proba espezifikoen bidez sartzen da. Zikloen arabera antolatua (diplomatura, lizentziatura...)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!