Lau hernaniar Euskadiko Selekzioan

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 3a, 02:00

Alazne Egiazabal, Alain Gartzia, Miren Bardaji eta Amaia Amiano waterpolo jokalariak Euskadiko Selekzioan jokatu dute.

HERNANIKO waterpoloko lau jokalari izan dira duela gutxi Euskadiko Selekzioarekin jokatzen, Lurraldekako Federazio arteko Txapelketan. Kadete mailan eta talde mistoan, Alain Gartzia eta Alazne Egiazabalek jokatu dute Malagan eta, lan txukuna egin dute bi jokalariek, Kronikari jakinarazitakoaren arabera. Infantil mailan, nesken taldean, Alazne Egiazabal, Miren Bardaji eta Amaia Amiano Madrilen izan dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!