Udan, bolada batean, ezindutako adinekoak zaintzeko programa martxan da

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 3a, 02:00

ALDI baterako egonaldiak programa martxan jarri du Diputazioak, Hernanin Ongintza Patronatuarekin elkarlanean. Asmoa da uda garaian ezindutako adinekoek bolada bat ematea egoitza ezberdinetan. Diputazioak berak dauden eskariak aztertu eta eskatzaileak zonaldeka banatuko ditu egoitza ezberdinetan. Egonaldi hauek uztaila, abuztua eta irailean zehar egin ahal izango dira, hilabeterako edo hamabost egunerako, eta 14-22 euro artean balio du eguneko, eskatzailearen diru sarreren arabera.

Zertarako?
Aldi baterako egonaldiaren bidez, etxean bizi diren ezindutako adinekoei aukera ematen zaie egoitza batean bizitzeko, arrazoi bat edo beste dela, etxean bizi ezin dutenean. Arrazoiak izan daitezke, esate baterako, adineko pertsona horrek etxean bizitzen jarraitzeko bitartekoak jartzeko bolada bat behar izatea; zaintzaileei atseden hartzeko aukera ematea, edo zaintzaileak momentu batean zaintzen jarraitu ezin izatea.

Plaza mugatuak
Ongintza patronatuko gizarte laguntzaileek jakinarazi dute aldi baterako egonaldietan izena emateko epea irekita dagoela. Uztailean aldi baterako egonaldiak eskatu nahi dituztenek eskaria egin behar dute maiatzaren 15a baino lehen; abuzturako nahi dituztenek eskaria maiatzaren 30a baino lehen egin behar dute; eta irailerako ekainaren 13a baino lehen. Asmoa eskari guztiei erantzutea bada ere, jakinarazi dute plaza mugatuak direla, eta aldez aurretik ezarritako irizpideen arabera egingo dela aukeraketa. Plaza kopuruaren berri egun hauetan emango dute: uztailean parte hartuko dutenen zerrenda ekainaren 10ean emango dute; abuzturako plazen zerrenda ekainaren 30ean emango dute; eta iraileko plazena uztailaren 14an emango dute.

• Izen emateko
azken egunak:

- Uztaileko aldi baterako egonaldietarako: maiatzak 15.
- Abuztuko aldi baterako egonaldietarako: maiatzak 30.
-Iraileko aldi baterako
egonaldietarako: ekainak 13.
• Aurkeztu beharrekoa:
- Eskaera orria.
- Egonaldia eskatzen duen pertsonaren karnetaren
fotokopia.
- Egonaldia eskatzen duen pertsonaren eta bere
familiaren diru sarreren egiaztagiria.
-Mediku txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamendua barne).
• Eskatzen dena:
- Ezintasun eta adin aldetik markatutako irizpideak
betetzea.
-Gipuzkoan erroldatua
egotea.
-Eskaria egiten den epe horretan, edo etxean
laguntzarik ez izatea.
-Eskaria Ongintzako gizarte zerbitzuetan egin behar da.
• Kostua:
- Eguneko 14 euro ordainduko dituzte, hilean 548,10 euro edo gutxiago jasotzen dutenek.
- Eguneko 22 euro ordainduko dituzte, hilean 548,10 euro baino gehiago jasotzen dutenek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!