Senda Viva parkera irteera antolatu du aurten ere Txantxangorri elkarteak, ekainaren 7an. Parkea Nafarroako Bardeen ondoan dago, Arguedasen. Jakinarazi dutenez, dagoeneko izena eman daiteke. Parte hartzeko, helduek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 15. Prezioaren barruan sartzen da autobusa, parkera irteera eta parkeko jatetxean egingo den bazkaria. Izen ematea maiatzaren 15a aurretik egin behar da. Gogorarazi dute urtero bezala, txiste lehiaketa, argazki lehiaketa eta idazlan lehiketa izango direla. Izen ematea Txantxangorri elkartean bertan egin behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!