Hernaniko eta Astigarragako AEK euskaltegiek
barnetegia antolatu dute hurrengo astebururako. Lesaka eta Bertiz ezagutzeko asmoa dute eta gaua Arantzan emango dute. Biharamunean Herri Urratsera joango dira. Bestetik, Zilegi Eskolak aurrera doaz eta maiatzean bi ikastaro egingo dituzte: sorgintasunaren ingurukoa bata, maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an, eguerdiko 14:30etatik 16:30etara; zeramika tailerra bestea, maiatzaren 7, 12, 21 eta 28an. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono hauetara deitu daiteke: 943 55 78 79 edo 943 55 73 54.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!