Rai Bueno ipuin kontalaria izan da aste honetan liburutegian.

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 3a, 02:00

Hilero-hilero ipuin kontalariak izaten dira Udal liburutegiko haurren txokoan. Hilabete honetan Rai Bueno izan da eta bere inguruan neska-mutikoak adi adi egotea lortu zuen, ipuin eta istorioen bitartez. Maiatzean izango da hurrengo saioa, Lur Korta ipui kontalariarekin, hilaren 27an. Bi saio izango dira, 17:30etan 3-4 urteko haurrentzat; eta 18:00etan 5-7 urtekoentzat. Saioa Hernaniko Udalak antolatzen du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!