Mikel Astarlozak bere kirol ibilbideaz hitz egingo du

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 2a, 02:00

Mikel Astarloza txirrindulariaren hitzaldia izango da datorren ostegunean, maiatzaren 8an, Biteri kultur etxean, JOCC-Zikuñako Ama zikloturista taldeak antolatuta. Bere kirol ibilbidearen inguruko azalpenak emango ditu. Iñigo Chaurreau txirrindulari ohiak moderatzaile lana egingo du. Arratsaldeko 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!