Karta jokoetako txapeldunak eta 90 urte betetako bazkideak omendu zituzten atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko mai. 2a, 02:00

MAIATZAREN lehena ospakizun eguna izaten da Goiz Eguzki jubilatu etxean. Urtero bezala bazkide ugari bildu zen eta merezitako sariak banatu zizkieten karta joko ezberdinetako txapeldunei eta baita 90 urte bete dituzten hiru bazkideei: Hipolito Arregi, Angel Seco eta Genaro Aguado. Karta jokoetako txapeldunak izan dira: musean, Jose Villamarin-Alfonso Lopez eta Basilio Barrado-Daniel Carrera; tutean, Lucas Yuste-Florian Martin eta Claudio Cao-Jose Lopez; eskoban, Ramon Ormaetxea-Clementino Baro eta Gerardo Barro-Jesus Garcia; punttuan, Ramon Ormaetxea-Clementino Baro eta Lucas Yuste-Florian Martin. Sari banaketen ondoren hamaiketako ederra egin zuten denek elkarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!