Maitane Iruretagoiena Espainiako errelebo kontzentrazioan

Kronika - Erredakzioa 2008ko maiatzaren 1a

Maitane Iruretagoiena atleta hernaniarra Espainiako selekzioko erreleboetako kontzentrazioan da, Munduko txapelketa prestatzeko. Iruretagoiena denboraldi fina egiten ari da. Joan den asteburuan Espainiako ohorezko mailako taldeen arteko txapelketan izan zen; 100 metroko frogan hartu zuen parte, eta irabazteaz gain, bere aurtengo marka hobetzea ere lortu zuen: 12.22. Joan den urteko markarik onena 12.14 izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!