Mendiko bizikletarekin irteerak

Kronika - Erredakzioa 2008ko maiatzaren 1a

Zikuñako Ama zikloturista taldeko Mendiko Bizikleta saila Hernani eta inguruan irteera batzuk prestatzen ari da. Aurrenekoa igandean izango da. Asmoa da Hernani, Saratzain, Besabi eta Urnietan barrena ibiltzea. Guztira 25 kilometroko bidea egingo dute, 500 metroko desnibelekoa. Irteerarako igandean egin dute zita, goizeko 09:00etan Zinkoenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!