Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, Langileen Nazioarteko Egunean

Kronika - Erredakzioa 2008ko maiatzaren 1a

GAUR Langileen Nazioarteko Eguna da, langileen eskubideak aldarrikatzeko fetxa enblematikoa. Sindikatu ezberdinek mobilizazioak deitu dituzte, gehienak norbere aldetik. Hernanin ez da izango gaur maiatzaren 1aren bueltako mobilizaziorik, deialdiak hiriburuetarako egin baitira.

ELAk Bilbon
ELA sindikatuak Bilbon egingo ditu maitzaren 1aren bueltako mobilizazioak. 11:30etan, Jesusen Bihotzaren Plazan Jose Elorrieta idazkari nagusiak gaur egungo egoeraren analisia egingo du. Eguerdiko 12:30etan manifestazioa aterako da, Gran Viatik Euskal Herri soziala indartzeko langileak martxan lemarekin.

LABek Iruñean
LAB sindikatuak Iruñearako egin du deialdia. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan aterako da Golem zinemetatik, Langileok aldaketa eragin. Gora Euskal Herri gorria lemarekin. LABek azpimarratu nahi izan du neoliberalismoaren eraginari aurre egin behar diotela langileek «lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua eraikitzeko, ezkerrekoa».

UGT eta CCOO elkarrekin
CCOOk eta UGTk elkarrekin deitu dituzte gaurko mobilizazioak. Bi sindikatuek azpimarratu dute, Europako Batasunaren eremuan ekintza sindikala sendotzen jarraitu behar dela; gizarte kohesioaren alde egin beharra dagoela; zerbitzu publikoak denentzat izan behar dutela denek aukera berak izateko; eta azkenik, Euskal Herriko marko politikoan aurrez aurreko jarrerak sahiestu behar direla. Bi sindatuek deitutako manifestazioa 12:00etan aterako da Donostiako Alderdi Ederretik.

STEE-EILAS eta ESK elkarrekin
Iruñean STEE-EILAS eta ESK sindikatuek Iruñean deialdi bateratua egin dute. Manifestazioa 12:00etan aterako da, San Lorenzotik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!