MAIATZAREN 1eko ospakizuna izango da gaur Goiz Eguzki zentro sozialean. Hildako bazkideak gogoratzeko mezarekin hasiko dute ekitaldia, goizeko 11:00etan. Ondoren karta txapelketetako sari banaketak egingo dituzte. Jarraian 90 urte bete dituzten bazkideei plaka banatuko zaie eta, urtero bezala, ekitaldia lunch ederrarekin bukatuko dute.
Atzo koroaren emanaldia
Atzo Goiz Eguzki abesbazaren emanaldia izan zen egoitzan bertan. Sortu berria den abesbatzak, Jabier Zubimendiaren zuzendaritzapean, kontzertu bikaina eskaini zuen, gerturatu zen jendetzaren gozamenerako.