Ostiralean urteurreneko afaria eta mus txapelketako finala

Kronika - Erredakzioa 2008ko apirilaren 30a

Peña Otaño elkarteak urteurreneko afaria egingo du ostiralean, maiatzaren 2an. Bazkideei gogorarazi nahi izan diete gaur dela izena emateko azkeneko eguna. Bestalde, Peña Otañoko mus txapelketa iritsi da azken fasera, gaur jokatuko baitira mus txapelketako finaletako partiduak. Hirugarren eta laugarren postuetarako lehian ariko dira: Balantxa Txiki-Popin eta Capdequi-Goikoetxea. Aurreneko eta bigarren postua jokatuko dute Eugenio-Garmendiak eta Txiflo- Otsuak. Gaur, gaueko 21:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!