Urtero bezala maiatza ekitaldi kulturalez karga-karga eginda dator, eta hortaz izango da herritik atera gabe han eta hemen saltsan ibiltzeko aukera. Bihar bertan liburu azoka hasiko da, bertan argitaletxe ezberdinek postuak jarriko dituzte eta liburu eskaintza zabala izango da. Azoka Atsegindegiko aterpean izango da, goizeko 09:30etatik 14:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
Izotz taldearen azken kontzertua
Maiatzean, Hernanin eta inguruetako jaietan, ezinbestekoa izan den Izotz berbena taldeak agur esango die zuzeneko emanaldiei. Azkeneko kontzertua Urbieta kalean emango dute, maiatzaren 9an, eta giro ezin hobea espero da, jai giroa berotzen lan haundia egindako taldea agurtzeko.
San Isidroak eta Txalaparta festa
Azken urtetako zitari hutsik egin gabe San Isidro, baserritarren eguna, ospatuko da maiatzaren 15ean. Meza, bertsolari, harri jasotzaile eta pelota partiduen bueltan ospatuko da aurten ere egun hau. Maitzaren 21etik 24ra Euskal Herri mailan erreferente bihurtu den Txalaparta Festa izango da, aurten 22garrena. Euskal Herriko eta beste herrialdeetako txalapartariak bilduko dira herrian.
Maiatzaren 1-11 -Liburu azoka
Argitaletxe ezberdinek liburu postuak jarriko dituzte. 09:30 etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara, Atsegindegin.
Maiatzak 5-16 - Argazki rallyko argazki erakusketa.
Maiatzak 5-6 -Ikastetxeetako haurren bertso jaialdia. Biterin, 17:00etan.
Maiatzak 7-14 -Bide heziketa: marrazki erakusketa. Biterin, 17:00etatik 19:00etara.
Maiatzak 9 -Izotz taldearen azken kontzertua. Urbieta kalean, 23:00etan.
Maiatzak 10
-Kalejira musikatua. Herrian barrena, 18:00etan.
-Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
-Hitzaldia. Balioen garapena. Nerabezaroen eta familiaren parte hartzea. Hernani Institutuak antolatuta. Biterin, 18:30etan.
Maiatzak 15
- San Isidro jaia.
- Erakusketa. Ikastetxe ezberdinetako haurrek ingurumenari buruz egindako lanak. Maiatzaren 22ra arte, Biterin.
Maiatzak 17
Txinparta abesbatzaren emanaldia. Milagrosa kaperan, 19:00etan.
Maiatzak 21-23-24 - Txalaparta Festa.
Maiatzak 21 - Musika instrumentuak aukeratzeko emanaldia. Hernaniko Musika Eskolak antolatuta. Biterin, 17:00etan.
Maiatzak 24 - Kantuz Eguna. Kantuz abesbatzak antolatuta. Milagrosan, 19:30etan.
Maiatzak 26
- Erakusketa. Emakume zentroan egindako lanak. Biterin, maiatzaren 30era arte.
- Erakusketa. Biteriko tailerretako haurrek egindako lanak. Biterin, maiatzaren 30era arte.
Maiatzak 27 - Ipuin kontaketa. Udal liburutegian. 17:30etan eta 18:00etan.
Maiatzak 27-29 - Ikastaroa. Hazi nahi duten pertsonentzat. Gizarte parte hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroak. Biterin, 19:00etan.