HERNANIK, Gorengo mailan, Aloña Mendiren kontra jokatuko du gaur Zubipen. Hernani sailkapeneko 8garren postuan dijoa, eta liga amaiera honetan, dagoeneko ez du postu garrantzitsurik jokoan. Jokalariek eta arduradunek gogoa datorren denboraldian dute, eta gaurko partiduan Hernanik zer eman dezakeen erakusten saiatuko dira. Partidua arratsaldeko 16:30etan hasiko da, Zubipen. Kadete mailako partidua ere jokatuko da gaur Zubipen. Urkiren kontra jokatuko dute etxekoek. 11:00etan hasita.