LAN Osasunaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo eta LAB sindikatuak eta Elkartzen taldeak mobilizazioak eta ordubeteko lanuztea deitu zituzten. Biek ere mobilizazio eta lan uztearen inguruko balorazio ona egin dute. Azaldu dutenez, «gizartea gero eta sentsibilizatuago dago lan istripu eta lan baldintzen gaiarekin, eta gero eta jende gehiago mobilizatzen da».
Bestalde, gogorarazi dute iaz Euskal Herrian 125 pertsona hil zirela lan istripuen ondorioz eta aurten 35 pertsona hil direla, dagoeneko. Instituzioek eta enpresek egoera aldatzeko neurriak hartu behar dituztela azpimarratu dute.
Atzokoan kontzentrazio jendetsuena eguerdian Plazan egindakoa izan zen. Eziago eta Lastaola poligonoetan ere izan ziren kontzentrazioak, eta iluntzean Zinkoenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!