udal aurrekontuei, eta Ongintza eta Kirol Patronatuetako aurrekontuei oniritzia eman zitzaien atzo Ogasun batzordean. Aurrekontuak datorren asteko plenoko gai ordenean izango dira eta bertan onartzea izango da azken urratsa.
Udal aurrekontuak
Udal aurrekontuei dagokienean, dezente izan ziren atzo Ogasun batzordean aurkeztutako emendakinak, 50 inguru. Horietako batzuk sartu egingo dira aurrekontuetan. Bozketan, Gobernu taldeko kideek (Hernaniko Abertzale Independentista alderdikoek) alde bozkatu zuten (4 boto) eta PSE-EE, EAJ, EA eta PPk kontra bozkatu zuten. EB abstenitu egin zen. Azkenean, Alkatearen kalitatezko botoarekin egin zuten aurrera aurrekontuek.
Patronatuetako aurrekontuak
Patronatuetako aurrekontuen kasuan, bi patronatuetako zuzendaritza batzordeetan aztertu zituzten alderdi ezberdinek aurkeztutako mozioak. Bozketari dagokionean, Kirol patronatuko aurrekontuen kasuan, Gobernu taldeak aldeko botoa eman zuen, EAJ-PNVk kontra bozkatu zuen eta PSE-EE, EA, PP eta EB abstenitu egin ziren. Ongintza patronatuko aurrekontuen kasuan, Gobernu taldeak eta EAJ-PNVk alde bozkatu zuten eta gainerako alderdiak abstenitu egin ziren.