Hernanik 1-2 irabazi zion Zarautzi

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 28a, 02:00

Hernanik atzo hasi zuen Gipuzkoako Herri Arteko Pelota Txapelketa, Zarautzen, eta garaipen ona ekarri zuen. Kadeteek (Lizeaga-Aizpitarte II) 22-2 irabazi zuten; jubenilek (Noble-Otaegi) 22-5 galdu, eta nagusiek (Esnal-Gorrotxategi) 22-10 irabazi zuten. Bueltako partiduak datorren asteburuan izango dira Hernanin, eta aurrera egiteko ez luke zailtasun haundiegirik behar Hernanik. Herri Arteko Txapelketa hasieran, Larraulen erroldatua egoteagatik, Iñaki Esnalek ezingo zuela jokatu esan bazuten ere, azkenean Hernanirekin jokatzeko moduan da aurrelari beteranoa, urtebete baino gutxiago baitaramaki kanpoan erroldatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!