Larunbatean Abiadura Haundiko Trenaren aurkako eguna deitu zuen Hernanin, AHTaren aurkako taldeak, eta zenbait ekitaldi izan ziren Kaxkoan. Panel informatzaileak jarri zituzten herrian, trenak Hernanin izango duen ibilbidea ikusteko eta interesa duten herritarrei horren gaineko informazioa emateko. Horrez gain, eztabaida ere izan zuten Tilosetan, proiektuaren inguruko informazioa jaso eta jendeak bere iritzia emateko. Izan ere AHTaren aurkako taldearen kexatako bat da Eusko Jaurlaritzak eta dagokien instituzioek ez dutela informaziorik zabaltzen eta horren ordez «propaganda» egiten ari direla. Abiadura Haundiko Trenak «ondorio ekologiko, ekonomiko, sozial eta kultural larriak» izango dituela uste du AHTren aurkako taldeak, «AHT-k gero eta desoreka ekologiko eta ezberdintasun sozial handiagoak eragiten ari den eredu ekonomiko eta soziala indartuko du».
Festa giroan
Larunbatekoan aldarrikapena izan bazen ere, festa giroa ere izan zuten. Bertsolariak, musikariak, bazkaria, kalejira eta abar izan zituzten, eguraldiak ere asko lagundu zuen larunbat aguzkitsuan.