Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaur eta LAB sindikatuak ordubeteko lanuztea deitu du 12:00etatik 13:00etara, lan istripuen eta laneko heriotzen aurka mobilizatzeko. Ordu horretan, kontzentrazioak izango dira Gudarien plazan, Lastaola Poligonoan (sarrerako rotondan), eta Eziago Poligonoan (EGIN enpresa izandakoaren aurrean). LAB sindikatuak gogora ekarri du, 2007an 125 langile hil zirela Euskal Herrian, eta 60.000 lan istriputik gora izan zirela. Aurten, berriz, dagoeneko lanean hildakoak 33 direla azpimarratu du LABek. Adierazi dutenez, «batzuetan lan istripuek hiltzen gaituzte eta beste askotan lan baldintzek ez digute bizitzen uzten».
Kontzentrazioa Zinkoenean
Gaur, arratsaldeko 19:00etan ere kontzentrazioa izango da, Zinkoenean. LABek eta Elkartzenek deitu dute Prekarietateak hil egiten du lemarekin.