Hernani Gipuzkoako Txapeldun, laugarren denboran hortzak estututa

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 27a, 02:00

Hernanik eta Oiasso taldeek jokatu zuten Gipuzkoako Kopako finala, larunbatean Irunen. Hernaniarrek ez zuten hutsik egin eta 11-7 irabazi zioten etxeko taldeari. Faborito ziren hernaniarrak txapelerako, baina irundarrak gauzak estu jarri zizkien hernaniarrei final borrokatu batean. Lehen hiru denboretan gol bat eta biren aldea izan zuten hernaniarrek, baina ezin izan zuten markagailuan alde egin. Azken denboran, ordea, hortzak estutu eta hiru goleko abantaila lortu zuten eta hor erabaki zen finala, azkenean lau goleko aldearekin.

Eskolarrek ezin
Senior mailako finala ez ezik, eskolarretakoa ere jokatu zuen Hernanik, Tximistarriren aurka. Tximistarrikoak gehiago izan ziren eta 11-4 irabazi zuten.

Orain, Federazio Kopa
Euskal Herriko Liga eta Gipuzkoako Kopa bukatuta, Federazio Kopa jokatuko dute orain Hernaniko taldeek, mutilek eta neskek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!