Hernaniarrak ondo, Eskolarteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 27a, 02:00

Ostiralean izan zen bapateko lehenengo saioa Eskolarteko Txapelketan eta Hernaniko bertso eskolako kideek saio dotorea egin zuten. Nagusietan Oier Iurramendi hernaniarra eta Asier Azpiroz zubietarra aritu ziren Hernaniko bertso eskolatik eta biek egin zuten saio ona. Sailkapen saio guztiak jokatu arte ez da jakiten finalera nor sailkatu den, baina biak dituzte aukerak, ostiralean Usurbilen egindako saioa medio. Txikien mailan, Hernaniko taldeak hartu zuen parte eta Eñaut Martikorena, Jon Iturbe, Eli Pagola eta Aingeru Otxotorenak erakutsi zuten bertsotarako trebezia, eta hauek ere finalera sailkatzeko aukera haundiak dituzte. Finala, maiatzaren 30ean izango da, Iruran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!