hizkuntza ikasteko ezinbestekoa da erabiltzea. Prin-tzipio honi jarraituz, Hernaniko Udal Euskaltegiko ki-deak Azkoitira joan ziren asteburupasa, euskaraz barra-barra hitz egitera, inongo erreparorik gabe, eta bide batez, bazterrak ezagutzera.
Eukaraz hitz egiteko aitzakia
Asteburuko egonaldi hauen helburu nagusia euskaraz hitz egitea da. Ikasleek Her-nanitik kanpo, beren ohiko zirkuluetatik kanpo, euska-raz hitz egiteko aukera izaten dute, lotsa galdu eta konfidantza hartzen dute. Bide batez, inguruko bazte-rrak ere ezagutzeko aprobetxatzen dute egonaldia.
Bazterrak ezagutzen
Guztira 15 lagun joan dira Azkoitira, 13 ikasle eta 2 irakasle, eta Azkoitiko Kuku Etxean pasa dute asteburua, ostiraletik igandera. Azkoitia eta bere inguruak ezagutu dituzte: bertako jauregiak, Oteizaren frontoiak, Xoxote mendia, Azpeitiko tren museoa eta abar. Aterpetxekoek ere prestatua zuten jokuren bat ikasleek bertako bazterrak ezagutu eta jendearekin harremanetan jartzeko.
Probatuz gero, errepikatzeko desiatzen
Udal euskaltegiko irakasle batek adierazi duenez, urtean pare bat irteera egiten dituzte honelakoak, bat udaberrian eta bestea udazkenean. Leku ezberdinak ezagutzen saiatzen dira egonaldi hauetan. Kidearen esanetan ikasleak erreparo piska batekin joaten dira, baina probatu eta gero errepikatzeko desiatzen izaten dira.