Asteburuko emaitzak

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 29a, 02:00

Asteburuan partiduak jokatu dituzte Hernaniko errugbi talde ezberdinek. Senior mailako taldea, Euskadiko Kopa jokatzen ari da eta asteburuan Arrasateren kontra jokatutako partidua 91-0 irabazi du. Jubenil mailako taldea, Gipuzkoako Txapelketa jokatzen ari da eta Athletico San Sebastianen kontra galdu egin du 52-10. Kadete mailan, Gipuzkoako Txapelketa jokatzen ari da Hernani eta Athletico San Sebastianen kontra irabazi egin du asteburuan, 12-26. Infantil mailako taldeek Hazparne Torneoa jokatu dute asteburuan eta hernaniarrek jokatutako hiru partiduetatik bat irabazi eta bat berdindu zuten. Alebin mailan, eskolarteko txapelketak jokatu dira asteburuan Landaren eta Langileko nesken taldeak eta Elizatxoko mutilen taldeak irabazi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!