Txantxangorri elkarteak bi txapelketa antolatu zituen joan den asteburuan. Lehenengoa Elkarteko XXXVIII. Amuarrain Txapelketa izan zen, Urumean. Bertako amuarrainak harrapatu behar dira eta gutxi daude. Hiru parte hartzaile izan ziren eta Felipe Prietok irabazi zuen, bi amurrain harrapatuta. Bigarren, Asier Garayar izan zen, lehenengo bazkidea. Bestalde, gaztetxoak aldez aurretik askatutako amuarrainak izan zituzten eta 28 parte hartzaile izan ziren. 12 urtera arte Xabi Urdanpilleta izan zen irabazle, amuarrainik gehiena eta haundiena harrapatuta (432 gramokoa); bigarren, Gorka Lekuona eta hirugarren, Alex Ugalde. 14 urtera artekoetan, irabazle Asier Tejada izan zen; bigarren, Eneko Norieaga; eta hirugarren, Julen Pagola.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!