Hernanik 72-45 irabazi zion atzo Baskoplastikari, ligako azken partiduan, emaitzak erakusten duena baino gehiago borrokatuta. Igoera fasea jokatzetik oso gertu geratu ziren hernaniarrak eta beheko ligan jokatu behar izan dute. Beren ligan irabazle geratu dira hernaniarrak, joko oso ona eginda. Gehienak, lehen urteko seniorrak izanik, hain ondo ibiltzerik ez zuen uste Ibon Alkorta entrenatzaileak eta oso gustora dago emaitzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!