Hernanik atzo bukatu zuen denboraldia Emakumezkoen Ligan, eta atzoko partidua igoera fasearen ispilu izan zen neurri batean: Hernanik jokoa dominatu zuen, baina aurkariak etekin hobea atera zioten beren aukerei. Hernanik denboraldi ona egin du eta Jon Zabaleta entrenatzailea ere pozik dago zuriberdeek egindako lanarekin. Lehen fasean indartsuenak izan ziren hernaniarrak eta igoera fasean ere joko ona erakutsi dute. Zenbait partidutan, ordea, zorte apur bat falta izan zaie Zubipekoei eta horregatik alde egin die lehen postuak. Oraindik ez dago argi datorren denboraldian zer egoera izango duen taldeak, baina blokea mantentzea lortuz gero, onenen borrokan ibiltzeko aukera haundiak izango ditu Hernanik.
Gorengoak, garaipen landua
Hernanik garaipen garrantzitsua ekarri zuen atzo Martutenetik 1-2 (hernaniarren golak Hodeik eta Arregik). Hernaniarrek ez zuten harrisku haundirik jaitsierarako, baina liga bukatzeko hilabeteren faltan, hiru puntuek lasaitasuna ekarriko dute Zubipera.