Datorren astean ekitaldi ugari

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 27a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeak ekitaldi ugari antolatu ditu. Asteartean, hilak 29, Pariserako bidaiako bideoa ikusteko aukera izango da, 16:30etan. Asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Goiz Eguzki koruaren emanaldia izango da, 19:00etan. Osteguna, langileen eguna, urteroko festa izango dute: goizeko 11:00etan meza, hildako bazkideen alde; ondorenean, karta jokoetako sari banaketa, eta plaka bana emango zaie 90 urte bete dituzten hiru bazkideri. Goiza bukatzeko luntxa izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!