EAk osoko emendakina aurkeztu dio Udal Aurrekontu Proposamenari eta eskatu du berri bat aurkezteko, «landuagoa». Bere iritzira, duela bi hilabete aurkeztutako aurrekontu bera da eta dioenez, «aurrekontu berei erantzun bera» emango die, osoko emendakina. EAk azaldu duenez, proposamen berrian Alkateak azaltzen du hainbat partida ez dituela sartu, beste urteetako aurrekontuetan sartuta zeudelako. EAk dio partida horiek gordetzen ez badira, kontabilitatetik desagertu egiten direla: «jakin ahal izan dugunez, hainbat partida ez dira gorde, beraz Alkateak ezin du esan Zikuñaga 2009an urbanizatuko denik 2007ko partidarekin. Gauza bera gertatzen da Etxeberri urbanizatzeko obrarekin, Urumeako Plan Bereziaren erredakzioarekin eta Larramendi kalea eta Gudarien plazaren urbanizazio obrekin. Zinkoeneako obrei buruz EAk dio, lan horiek egiteko proiektua 2007an adjudikatu zela eta 2007ko irailerako hasita behar luketela. EAk dioenez, Gobernu Taldeak obra horiek geldiarazi egin zituen, «azalpenik eman gabe, eta orain proiektua aldatu nahi du, 250.000 euroko igoerarekin. Gainera ez du berriro adjudikatuko. Gure ustez, urbanizazio proiektu berriak adjudikazio berria behar du».
Emendakinak
Osoko emendakinarekin batera emendakin partzial batzuk aurkeztu ditu EAk: • Oriamendi Kooperatiba eta Udalaren arteko hitzarmena betetzea eta biala egitea. Horrekin batera, Etxeberrin trenbide azpian dagoen tunela txukuntzea. Horretarako partida sortzea eskatzen da.
•Urumeako arroaren erabilera arautuko duen plana idazteko partida sartzea inkerketa eta proiektuen atalean.
•Etxeberri auzoa urbanizatzeko diru partida sartzea.
•Zikuñaga urbanizatzeko proiektua idazteko partida sartzea aurrekontuan.
•Gudarien plazako urbanizazio obrak burutzeko partida sartzea.
•Mugikortasun plana gauzatu ahal izateko ikerketa bat egitea proposatzen da eta horretarako partida bar sortzea.
• Arau Subsidiarioetako zenbait atal berriro idaztea, Diputazioak egindako eskarietara egokitzeko. Horretarako partida bar sartzea.
• Santa Barbarako gotorlekua berreskuratzeko partida bar sartzea, Turismo Plana gauzatze aldera.
• Udal langileen organigrama aldatzea, Udaleko alderdien gehiengoak, 2007ko azaroan, Pertsonal Batzordean onartutako organigramari egokitzeko.
• Giza Eskubide Batzordean lantzeko egitasmo programa bat egitea.
• Partida bar sortzea terrorismoko biktimei monumentu bat egiteko, Gasteizko Parlamentuan, azaroan, terrorismoko biktimak errekonozitzeko onartutako erresoluzioarekin bat eginez.