Yone Boutiquek irabazi berriz ere

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 28a, 02:00

Yone Boutique Hernaniko taldeak Aretxabaletaren aurka jokatu zuen larunbatean kiroldegian eta 3-0 irabazi zuten hernaniarrek, estuasun haundiegirik gabe. Partidu zikina jokatu zuten aretxabaletarrek eta bi espultsatu izan zituzten. Hernaniarrek, ordea, jakin zuten beren jokoan ez sartzen eta nahiko erraz irabazi zuten. Alberto, Peio, David Luty eta Iosu (gol 1) jokatu zuten hasieratik eta aldaketak: Rober (gol 1), Javi eta Iban (gol 1).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!