Ogasun Batzordean aurrekontuei oniritzia emango baliete, Plenoan onartzea izango litzateke hurrengo urratsa.
UDALETXEKO, eta Ongitza eta Kirol Patronatuetako aurrekontuak aztertuko dira bihar Ogasun Batzordean. Bigarren aurrekontu proposamena da Gobernu Taldeak bihar aurkeztuko duena, lehenengoa atzera botatzea erabaki baitzuen, oposizioko alderdi guztiek osoko enmendakina aurkeztuta gero.
Biharko Ogasun Batzordean oniritzia emango balitzaie, hurrengo urratsa Plenoan onartzea izango litzateke, aurrekontu berriak indarrean jartzeko. Gobernu Taldeak beste alderdiren baten babesa edo abstentzioa beharko du aurrekontuak aurrera atera ahal izateko. PSE-EEk eta EAk, dagoeneko jakitera eman dute berriz ere osoko enmendakina aurkeztuko diotela aurrekontu proiektu berriari, orain bi hilabete aurkeztutako aurrekontu «berdina» dela argudiatuta.
Batzordea bihar goizeko 10:00etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!