Akordeoi kontzertua gaur eguerdian, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 27a, 02:00

Akordeoi kontzertua izango da gaur, 12:00etan, Milagrosa kaperan, Hauspoz, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatu eta Udalak babestuta. Akordeoi jole sail haundiak hartuko du parte gaurko kontzertuan: Nikolai Kerkez, Marco Sevarlic, Alex Stefanovic, Uxue Lopez, Ariane Gaztañaga, Sara Otaegi, Maddalen Otaegi, Koxkorri, Saxoka eta Leioako Esku Soinu Gazte Taldea ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!