Edozein beldurtzeko moduko taldea daramaki Hernanik Zarautza

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 27a, 02:00

Gaur hasiko da Herri Arteko Pelota Txapelketa Hernanirentzat eta bide luzea egiteko asmoa du aurten. Lehenengo aurkaria Zarautz izango dute, gaur, goizeko 10:00etan, Zarauzko Aritzbatalden, eta hurrengo asteburuan Hernanin. Kadeteetan Eneko Aizpitarte-Markel Lizeagak jokatuko dute; jubeniletan, Ioritz Arrieta-Aritz Otaegik eta nagusietan, Iñaki Esnal-Aitor Gorrotxategik. Talde indartsua, edonori irabazteko modukoa du Hernanik, eta zenbait mailatan ordezkoak ere lujozkoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!