Hirugarren tiraldia bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 26a, 02:00

Lehendakari sariko hirugarren tiraldia izango da bihar, Lasarteko bolatokian. Joan den asteburuan Gabirian izan zen tiraldia eta Segurako Zeferino Agirre izan zen irabazle 48 brilarekin. Hernaniko taldeetako kideetan lehena, F. Galarraga izan zen, 6garren postuan, 46 brilarekin. Lehendakari sariketan lehenengo J. Lasa lasartearra dijoa, 94 brilarekin. F. Galarragak 88 brila daramatza, JMª Usabiagak 87 brila, Ibon Minerrek 85 brila, Antonio Minerrek eta Miguel Arrozpidek 84na brila, J. Ugaldek 82 brila, Miguel Burugainek 79 brila eta Aurelio Santosek 75 brila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!