Luis Mari Zerain izan da Euskadiko Txapeldun, minifoso modalitatean, bigarren urtez jarraian. Amurrion (Araba) jokatu zen txapelketa eta 25 plateretatik 25 jo zituen hernaniarrak. Desenpatean, berriz, 25etik 24 jo zituen eta bera izan zen txapelduna. Guztira 96 tiratzaile izan ziren eta eguraldi petrala izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!