GETARIAKO Musika Bandak kontzertua eskainiko du gaur Hernanin, Udaletxeko arkupetan, 19:30etan. Aurretik, buelta bat emango dute musika joaz Kaxkoan barrena.
Aitor Uria da zuzendari eta honako piezak joko dituzte: Italia, Sam Rydberg-ena, eta Birger Jarl-ek moldatua; Jaialdia, Iñaki Urkizurena; La zarzuela y el pasodoble, egile desberdinena; The magic of Andrew Lloyd Webber, Warren Sarker-ek moldatua, eta Pops in the spots, Roland Kernen-ek moldatua.
Bisita ordainetan
Musika bandak bisitak elkar trukatzen ibiltzen dira, eta gaurkoaren ordainetan, maiatzaren 11n joango dira Getariara. Maiatzaren 4an, berriz, Beasainera joango dira kontzertua eskaintzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!