Paradoreari buruzko materiala eta informazioa biltzeko bilera asteartean

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 26a, 02:00

San Joan Konpartsak urtero gai ezberdin baten inguruko konpartsa antolatzen du San Joanetarako; horretarako, aurretik lan haundia egin behar izaten du gaiak ondo ezagutzeko. Aurtengo gaia San Antonio paradorea izango da, Lizeaga kalekoa. Hain zuzen, paradoreari buruzko informazioa eta materiala biltzeko, bilera irekia deitu du San Joan Konpartsak, datorren asteartean, iluntzeko 20:00etan, Biteri kultur etxean. Antolatzaileek dei egin diete herritarrei hurbildu eta beren ekarpenak egin ditzaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!