ELIAS Kerejeta ekoizle eta gidoilari hernaniarrari eman zioten atzo Giza Eskubideen Zinemaldiko aurtengo saria. Atzo izan zen zimenaldiko itxiera ekitaldia eta bertan izan ziren Odon Elorza Donostiako Alkatea eta Leire Pajin, Espainiako Gobernuak duen Nazioarteko Kooperazio idazkaria. Ekitaldian azpimarratu zuten Elias Kerejetak giza eskubideekiko izan duen konpromezua, ez bakarrik bere filmografian, baita bere bizitzan ere. 1963az geroztik 50 film luze baino gehiago ekoiztu ditu zuzendari ezberdinekin elkarlanean, besteak beste: La caza, Cría cuervos, El sur, Habla, mudita, Tasio, Historias del Kronen, Pascual Duarte eta Los lunes al sol.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!