Zuberoako kantuak belarrien gozagarri, ‘Etxart’ familiarekin, Rezola sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 26a, 02:00

Maiatzaren 10ean izango da bazkaria. Izen ematea maiatzaren 3a aurretik.

Dominika Etxart, Niko Etxart eta Robert Larrandabururen kantaldia izango da maiatzaren 10ean, Astigarragako Rezola sagardotegian, Astigarraga Kantuz taldeak antolatuta. Eguerdiko 13:00etan, Ikatza tabernan hasiko da jendea kantuan, eta bazkaria 14:00etan izango da. Bazkal ondoan eskainiko dute kantaldia, Zuberoako hiru kantari haundi hauek. Bazkarirako izen ematea maiatzaren 3a aurretik egin behar da telefono hauetan: 637 73 66 29 edo 943 33 04 95 (prezioa: 30 euro).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!