Aralar pozik mozioa onartu ez delako

Kronika - Erredakzioa 2008ko api. 26a, 02:00

Hernaniko Aralarrek prentsa ohar bat bidali zuen atzo Kronikara eta bertan zioen poztu egin zela dimisioen mozioa onartu ez zelako: «mozio hori manikeismoaren islada besterik ez baitzen». Horrela Hernaniko udalaren «gobernagarritasuna» ziurtatua geratu dela ere nabarmendu du. Aralarrek dio funtsezkoa dela eskubide guztien defentsa egitea «guztiena, bizitzarena barne, baina baita eskubide zibil eta politikoena ere. Kontua ez da eskubideen artean mailaketa egitea». ETA soberan dagoela uste du Aralarrek, eta baita torturak ere, «eta ilegalizazioak eta Ertzaintzaren gehiegikeriak, eta abar luze bat». Ajuria Eneako itunaren garaira ez duela bueltatu nahi dio Aralarrek, baina «aldi berean argi utzi nahi dugu onartezina deritzogula ANVren jarrera akritikoa ETAren jarduera militaristaren aurrean».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!